¡PARTE HARTU!: PAYPAL BIDEZ
Zure dohaintza Gasteizko Termografien proiektuan parte hartzeko era garrantzitsu bat da. Eskerrik asko!
Baina, zein da termografien proiektua? Zer egingo da jasotako diruarekin?
Bildutako diruarekin egindako lanak osatuko ditugu, Vitoria-Gasteizko udalak eskainitakoa nahikoa ez baita.
Hau da, honekin proiektua burutzeko falta diren ia 3000€-ak osatzen saiatuko ginateke.
Dirua lortzekotan, zerbait gehiago egingo al da?
Proiektua dirua lortu ez arren osatuko da (Coronación eta El Pilarreko aireko termografiak); beraz, ez da eskainiko garatutakoa baino informazio gehiago.
Bestalde, jendeak diru-laguntzaren bidezko babesarekin bide zuzenetik goazela adierazten bagaitu, lanerako gogoak piztuko zaizkigu eta irudi gehiago lantzen aurrera jarraituko dugu, baita ere termografien eta eraikinen efizientzia energetikoaren azterketan gehiago barneratzen, web elkartearen atal aktiboa izatea lantzen, etab.; jakinduriaren desira, egonezina, gogoak eta denbora librea elkartzean sortzen direnak alegia.
Eta 3.000€ baino gehiago biltzen badira?
Aitzakirik gabe ikerketarekin jarraituko genuke, baita ere eraikinetan aurrezten jakiteko erreminta bat, jarduera eskuliburua edota edukiaren eguneratzea.
Laburbilduz, diru-laguntzak eskertzen dira.
Dohaintza prozesuarekin jarrait nahi baduzu, PayPal-en "Donate" botoian klik egin. PayPal-en erabiltzaile erregistratua bazara, dohaintza kopurua sartu eta hurrengo pantailan zure PayPal-en e-posta eta pasahitza idatzi. Ondoren, dohaintza betetzeko adierazten diren pausoak jarrai itzazu. PayPal-en erregistratuta ez bazaude, "ordainketa jarraitu"-ren alboan dagoen erregistratzeko botoian klikatu.