PROIEKTUA: PROIEKTUAREN ZERGATIA
Zergatik proiektu hau?
Proiektu hau Vitoria-Gasteizko eraikinek berotze sistemetarako erabiltzen ari diren energia termikoen kontsumoa aztertzeko sortu da. Txirotasun energetikoa hiritik kanporatzeko lehen pausoa izatera heltzea nahiko genuke; hiriko eraikinak kontsumo baxua edukitzera edota bere burua aski izatera helduko direla esperoz.
Horretarako, termografiek koloreak erabiliz eta modu ulergarri baten bidez eraikinak isolamendu termikoarekiko zein egoeratan dauden azaltzen dute.
Kanpoko aireko 1-2ºC-ko tenperaturarekin altxaera batzuen gainazalak 14-16ºC-tan daudela aztertu dugu (isolamendu termikorik ez dutela esan nahi du). Honek energia eta baliabide fosilen kopuru handia xahutzen dutela esan nahi du, baita eraikin askok konfort termikoaren antzerako egoera bat lortzeko urtero 2.000€ galtzen dituztela ere. Hau, gaur egun, familia askorentzat "luxu" bat da.
Laburbilduz, irudi termografikoen bidez hiriko txirotasun energetikoaren berri ematen ari gara.
Diru-laguntzen azalpenarekin politikoei birgaitzetarako babes eta laguntza gehiago eskatzera bultzatzea nahi dugu.
Birgaitze-adibide fitxen bidez inbertsioak berreskuratu ahal direla azaldu nahi dizuegu, baita gaur egungo arautegia (CTE) baino gehiago eskatu behar dugula ere.
Azkenik, eta gogobetetzen bukatzeko, ekintza baten adibidea beharko genuke, baina honek eraikinik gabe zentzua galtzen duenez, zuen laguntza ezinbestekoa dugu!
Zuen eraikina eraldatzea proposatu ezazue!
Denboran aurrera joan aurretik txirotasun energetikoa baztertu behar dugu, energia merkearen amaierarako prestatu eta zentzuzko desazkundearen bidea elkarrekin egin.
Nolakoak dira eraikinak?
Eraikinak nolabaiteko objektibotasunarekin definitzeko estatistiketara jo behar dugu.
EUSTAT (2010)-en datuen arabera, Vitoria-Gasteizen 85m2 erabilgarri eta 30 urteko antzinatasuna duten 107.024 etxebizitza daude. Hauek 13.632 eraikinetan (hautatik 47 hondamenean), 11tik 20rako etxebizitzetan (%39) eta 21tik 40rako (%28,5) multzoetan banatzen dira. Gehienek 5 gela (%53) dituzte; hau da, egongela, sukaldea eta 3 logela. Ohiko komun kopurua batekoa da (%60). Azkenik, %86ek igogailua dute; baina honek ez du esan nahi atariek irisgarritasun neurriak betetzen dituztenik. 2001. urtean, INE-aren arabera, 60.000 etxebizitzek ez zituzten irisgarritasun neurririk betetzen; baina ordutik asko lan egin da esparru honetan.
Etxebizitzak adinaren arabera definitzea ere beharrezkoa da, eraikuntza sistema bakoitzak garai bati erantzuten baitio (eraikinen isolamenduaren ezaugarriak nagusiki honi lotuta daude eta).
Hortaz, (eraikitako etxebizitza kopurua)
3.166 etxebizitza 1900 baino lehenagokoak (159)
1.177 1900tik 1920ra dira (33)
1.456 1921-1940 tartekoak (45)
2.290 1941tik 1950ra (81)
6.977 1951tik 1970ra (11)
21.176 1961tik 1970ra (58)
23.013 1971tik 1980ra (69)
15.714 1981tik 1990ra (16)
12.560 1991tik 2001ra (2)
15.301 2001tik 2006ra
3.772 2007tik 2010ra
Modu berean, 14.850 etxebizitzek ur kontsumorik ez dutela esan beharra dago (erabilerarik ez dutela esan nahi duenak).
Azkenik, CONAMA 2010-rentzat egindako laburpen posterraren lotura uzten dut; aurretik SLK taldean egindako urte baten lanaren laburpena jasotzen duena eta Vitoria-Gasteizko etxebizitza eraikinen birgaitze potentzialaren ikerketa azaltzen duena.
Nondik galtzen da energia?
Lege fisikoek bero fluxuak alde beroenetik hotzeraino joaten direla diote.
Horregatik, neguan gelek beroa etxeko barnealdetik kanpoaldera beroa galtzeko joera dutela eta udan, beroa kanpoaldetik barnealdera irabazten dutela ondorioztatu dezakegu. Berogailuaren funtzioa bero dagoen esparru batetik (etxebizitza) hotz dagoen beste baterako bero-fluxua konstante mantentzea da; hau da, galdutako beroa, lege fisikoen arabera, sortutako beroarengatik ordezkatzea. Horrela, tenperatura diferentzia mantendu ahal izango da eta honekin, baita etxebizitzako konfort-egoera ere.
Era berean, baina alderantziz, sortu zen aire-girotua.
Demagun neguko egun batean, autobusa itxaroten ari garen bitartean, beroki lodi bat jarrita daukagula (atsedenean gure gorputzak 80-100 W bero inguru sortzen ditu). Honen isolamendua, zuntzen eta geruzen artean harrapatuta gelditzen den airearen lodiera da. Berokia lodia bada (harrapatutako airearen lodiera handiagoa izango da ere), beroa sentituko dugu; haizea egotekotan, eta berokia haizea gelditzeko berezia ez izatekotan, hotz pixka bat sentitzen hasiko dugu eta hortik urrunduko gara, eta azkenik, euria hasi eta bustitzen bagara (berokia eurirako prestatuta ez dagoelako) etxera korrika batean joango gara harrapatutako airea urarengatik ordezkatzean hasiera batean geneukan isolamendu “guztia” galdu dugulako eta gure gorputzak sortzen dituen 90-100 w.h-ak bizitzeko behar dugun 36-37º-ko barne tenperatura mantentzeko nahikoa izango ez delako.
Hiri honetako azal edo inguratzaileek (fatxadak, estalkiak, leihoak eta barnealdea kanpoaldetik banatzen duen gainazal guztiak) berokiek bezala egiten dute lan. Nirekin ados egongo zaretela uste dut ia eraikin guztiak beroki fin bat edo urteen poderioz saretutako kamiseta bat bezalakoak direla esaten badut.
Hau da, kamiseta fina bada;
- fatxada eta estalkiek ez dute isolamendurik edo oso gutxi dute (arauak eskatzen dituen 4zm baino ez dute, udarako jertse bat balitz bezala).
- beirateak orri batekoak dira.
Saretutako kamisetaren zulo nagusienak hauek dira;
- leihoak, arotzeria, pertsianen kutxak eta hauek fatxadarekiko duten lotura (“zelako airea sartzen da...”)
- berogailuen kutxak hormaren barruan sartuta daude.
- solairu eta zutabeek fatxadarekiko duten lotura.
- egituraren barnetik kanpoaldera duen trantsizioa eta balkoien zorua.
- Kanpoaldetik doazen berotze-hodiak isolatuta ez egotea.
Azkenik energia termikoen fluxua (eremu berotik hotzera doan energia kantitatea) 3 faktoreen araberakoa da:
- Klima (tenperatura, hezetasuna, airearen abiadura, eguzki-erradiazioa, euria, …)
- inguramenduaren baldintzak (hurbil dauden gainazal eta objektuen tenperatura eta emisibitatea) distantzia batera egon arren, bere eragina dute.
- Eremu hotza berotik banatzen duten materialen ezaugarriak (isolatzeko gaitasuna, lodiera, islapena, iragazkortasuna, higroskopikotasuna, airea eta ur lurrinarenganako iragazkortasuna)
Eta bero transmisioaren 3 printzipioen arabera hedatzen da:
- eroapena: bero transmisioa solido baten zehar. Partikula batek berarekin kontaktuan daudenak berotzen ditu.
- Konbekzioa: bero transmisioa fluido baten zehar (likido edo gasa). Ingurunean libre mugitzen den partikulak dentsitatea aldatzen du eta gora edo behera mugitzen da bere beroa beste partikula batzuekin partekatuz eta energia trukea dinamizatuz.
-
erradiazioa: edozein ingurunean sortutako bero transmisioa. Partikulak beroa transmititzen du (infragorrien bidez); ostean, bananduta dauden beste partikula batzuek (eguzki-erradiazioa esaterako) jasotzen dute.