Auzo bidezko termografien bilaketa


Irudi interesagarriak:

  • Termografia Calle Nieves Cano 11, Vitoria-Gasteiz
  • Termografia Senda Ibilbidea 9, Vitoria-Gasteiz
  • Termografia Avenida Gasteiz 95, Vitoria-Gasteiz

Youtube kanala

PROIEKTUA: ENERGIA AURREZPENA

Baina, aurreztu daiteke?

Bai noski; eta asko.

Izan ere gure helburua udan hotz-sistemarik eta neguan konfort tenperatura mantentzeko ia berorik behar ez duten eraikinak lortzea da.

Eta ez da uste den hain zaila edo garestia; gakoa gauzak ondo egitean dago. Eta hau ez da gauza erraza espekulazioaren, ezjakintasunaren, I+D+i-ren azpijokoen eta presaka ibiltzen den lurraldean.

Arazo hau larritu egiten da langileak neurririk gabe eta gehiegi kobratuz lan egitera ohitu direlako. Hau obren buruzagiek presiopean eta kanpo eskakizunen epe eta kostu zorrotzei erantzuteko hartutako neurriekin lotuta dago, baita ere langile teknikoen murrizketengatik, profesionaltasun faltarengatik, langileen ezjakintasunarengatik edota arkitekto zuzendariek haien eginkizunak bertan behera askotan uzteagatik (definizio falta funtsezko elkarguneetan).

Honekin eta energien eta erregai fosil merkeekin (hau oraindik horrela da), etxebizitza bat erostean berotzeko kostua ez da inoiz faktore garrantzitsu bat izan.

Ingurugiroarekiko errespetua ere albo batera utzi izan da (horrela izanda gas naturala, C gasoleoa eta ikatza alde batera utzi eta eguzki-energiadun sistema misto bati edo energia elektriko berriztagarrietara joko genuke).

Arazoa energia gero eta gehiago kostatzen zaigula da.

Energia oraindik oso merkea dagoela errepikatu nahi dut. Petrolioaren tontorra orain dela urte asko gainditu genuen, eta baliabide fosilek, (konbentzionalak deitzen ditugunaz gain) garestiak izateaz aparte, ezkutuan beste gastu kezkagarri batzuk dituzte.; esaterako, kutsadura, lurraldearen degradazioa eta biztanleen osasuna. Aho bete manifestatzeaz ez naiz inoiz nekatuko, Fraking-ik ez! Ez hemen ezta inon ere ez! Beste irtenbide zentzudunagoak ditugu!

Beraz, argi gelditu behar da energia aurrezteko hurrengoak eraikin gehienetan ezarri ahal direla:

  • aurrezpen energetiko pasiborako estrategiak
    • isolamendu termikoa
    • eguzki bilketa pasiboa
    • inertzia termikoa
    • bero eta eguzki inpedantziarako tranpak
    • eguzki aireztapena
    • kanadar putzuak
    • eraikinen orientatze zuzena, eguzki geometria eta baldintza eolikoak
    • estaldura zuzena
  • aurrezpen energetiko aktiborako estrategiak
    • airearen kalitatearen arabera kontrolatutako aireztapen sistema mekanikoa
    • bero trukatzailea
    • jasotze termosolarra
    • ekoizpen termosolar eta minieolikoa
    • sare elektriko eta etxetresna elektriko adimentsuak

Hauek zentzuz eta adimendunez erabiliz gero, konfort termiko bikain bat ezezik energia kontsumo nuluko balantze bat ere lortu ahal izango dugu.

Eraikin bat "zaharra" egoteak ez du esan nahi bertan jarduteak pena merezi ez duenik. Eraikinek 100 urte baino gehiago irauten dute eta gehienentzat operazioen errentagarritasuna zalantza gabekoa da. Gainera, hauek birgaitzea bota eta berri bat egitea baino merkeago eta eraginkorragoa da (zementu tonelada bat CO2 tonelada baten igorpenari dagokio).

Otra cosa es que, además de actuar por el exterior de los edificios para lograr el confort térmico, sea necesario actuar por dentro para conseguir unas viviendas útiles, accesibles, confortables y de muy alta calidad. Aunque para ello, para transformar un edificio de absorción, (desarollo industrial años 60) en un edificio de muy altas prestaciones, sea necesario reelaborar internamente los edificios (cambiando instalaciones, cambiando las distribuciones, quitando habitaciones, realojando a vecinos, cerrando los balcones y sacando unos nuevos).

Bi gela zabal eta eroso dituen etxebizitza bat altzariak gaizki sartzen diren lau gela estudun bat baino hobea dela onartu behar dugu.

Azkenik, guzti hau ordaintzeko estrategia berriak behar dira, diru laguntzetan edo denbora luzerako aurrezpenetan soilik oinarrituko ez direnak; esaterako:

  • Auzo eskalan, erosteko eta jarduteko estrategiak guztien artean hedatu behar dira.
  • Hiri eskalan, hirigintza gerentziak eraikigarritasuna handitzea aztertu eta baimendu behar du, inguratzaileen lodiera handitzeaz edota balkoiak ixteaz baino haratago. Honekin batera solairu kopurua handitzea, trastelekuak eraldatzea eta lonjak etxebizitzetan bihurtzea planteatu behar du.
  • Lurralde eskalan, diseinu, hedapen, industrializazio, produkzio, muntai eta tokiko baliabidetan oinarritutako berezko sistemen finantziazio estrategia publikoak aurrera eraman behar dira.
  • Eta orokorrean, eraikinen birgaitzea eta txirotasun energetikoaren murrizketa gizartearentzako lehentasun erreal bat bezala onartu behar da, ez helburu propagandistiko baten gisa.

a) Etxea atondu;

Horrek itxura ona du, baina nola egin dezakegu?

Egokiena eraikin osoan batera jardutea da eta ahal izanez gero, kanpotik hobe. Hau ezinezkoa bada edo fatxada katalogatua eta babestua badago (eta ezin da ukitu), ia kasu guztietan barnetik ere lan egin ahal da (zailtasuna handituz gero, kostua eta erosotasuna handiagotu eta inbertsioaren errentagarritasuna txikiagotuko litzateke). Hala ere, diru aurrezpena eta konforta modu argi batean handitu daitezke. Bestalde, puntu hau EVE-k energia aurrezteko eskaintzen dituen gomendio erabilgarriak gogorarazteko ere aprobetxatuko dugu.

Azkenik, banakako energia kontagailurik gabeko (zutabeen bidezko banaketarekin) berotze sistema zentralizatuei buruzko gomendio pare bat:

  • Gelen tenperaturaren erregulazioa berogailuen balbulekin egiten da; ez leihoak ireki eta itxiz. Berogailuak ondo erregulatu gehiegizko berorik izan ez dezazuen eta eraikineko azken auzokideak ere beroa izan dezan!
  • Isolamendu arazo larriak dituzten eraikinetan (edo eskaera termiko handia dutenetan) hobe da berogailua egun osoan zehar 20-24 ordutan zehar piztuta edukitzea; ez utzi inoiz zuen etxeko tenperatura 16-18ºC-tara jaistea. Gutxiago kontsumituko duzue eta galdarak egoera onean gehiago iraungo du. Zirkuituko ponpak askotan piztu eta itzaltzea ez du ondo jasaten.

ETSAUN-eko irakasle baten esaldi batekin atal honi amaiera ematea ezinbestekoa da (Pellicer Daviña Jauna): "Erretzen duen moja asko dago". Hau da, kontuz ibili saldu nahi dizuetenarekin.

b) Eraikina atondu;

Etxebizitza baten jarrera energetikoa hobetzeaz edo energiak aurrezteaz hitz egiteak konforta sakonki suspertzea dakar; honek neguan hotzari agur esatea esan nahi du!

Horretarako, egokiena eraikinean modu orokor batean jardutea da; hau da, estalki, leiho, balkoi, fatxada eta portalean, beroak alde egiten duen gainazal guztietan alegia.

Operazio hauen balioa eraikinaren araberakoa da; bere konplexutasunaren, leihoen eta altxaeren araberakoa. Altxaera katalogatu edo babestuta badago ere, kostua ezberdina izango da, eta oso garrantzitsua da ere, auzokideek zein gradutan jardun nahi duten eta zein aurrezpen kopurua lortu nahi duten.

Adibide fitxetan kostua eta energia aurrezpenaren inbertsioaren etekina azaltzen saiatu gara; zuen jakingura piztea espero dugu.

Laburbilduz eta xehetasunetan sartu gabe, kasu bakoitzean aurrezpen maila altuena proposatzen dugu:

  • Eraikina eraikin pasibora hurbildutako baloreen edota kontsumo baxudun baten mailaren arabera isolatu.
    • Fatxada opakoen eta estalkiaren transmitantzia termikoa ("U") 0.18-0.16 W/ m2·K baino baxuagoa izan beharko luke (gaur egungo arautegiak 0.66 eskatzen du, eta zubi termikoak kontuan hartuz, eraikin berri gehienak 0.72an daude. Eta zaharrak...)
    • Eraikinaren zubi termiko guztiak zuzendu.
    • Aroztegi eta balkoien itxiturak transmitantzia termiko baxudun batzuengatik aldatu. Beirateak 0.55-0.66 W/ m2·K -ko "U" globala izateko bi aire ganbara izan behar dute. Arautegiak 2.5-eko "U"-a eskatzen du. Orri bakarreko beirateak dituztenen "U"-a aldiz, 5.5-koa da (energia gaur egungo beirate teknikoek baino 10 aldiz gehiago galtzen dute; hotzak egotea normala da!).
  • Hermetikotasuna hobetu.
  • Bero berreskuragailua duten airea berriztatzeko sistemak sartu.
  • Eraikinaren oinarrizko instalakuntzak hobetu (eta etekinen kalkuluek onartzen badute):
    • Eguzki energia lortzeko sistema pasiboak kokatu (behatokiak, galeria bioklimatikoak)
    • Eguzki energia lortzeko sistema aktiboak kokatu (ur bero eta berotze sistemarako termosolarra, energia fotoboltaikoa)
    • Sonoritate baxuko energia mini eolikoa kokatu.

Beste batzuen artean, eraikinaren antzinatasunaz, hasierako baldintzaz, fatxadaren orientazioaz, eguzki erradiazioaz, klimatologiaz, eraikinen hurbiltasunaz eta haizearekiko esposizioaz ere hitz egitea beharrezkoa da. Hauek zein altxaera, beirate, aroztegi edo instalakuntza aukeratuko dugun jakiteko baldintzak dira. Aipatutako faktore bakoitzak sistema aukeraketa eta operazioaren etekinari xehetasun ezberdinak gehitzen dizkio. Horregatik, ezin dizuegu eskaini Vitoria-Gasteizko edozein eraikinarentzat balioko duen errezeta unibertsal bat.

Bukatzeko gaiaren ikastun eta adituengandik aholkuak jasotzea gomendatu nahi dizuegu; gure lana dirua aurrezten lagundu ahal dizuelako!

Eskerrik asko zuen arretagatik,

iker gómez iborra, goi-arkitektoa DEA

Pd: Eraikina edo etxebizitza hobetzera bagoaz, auzokideen arteko pribatutasuna ziurtatzeko akustikoki ere isolatzea planteatuko dugu (konfort eta bizi kalitatea).