Auzo bidezko termografien bilaketa


Irudi interesagarriak:

  • Termografia Avenida Gasteiz 55, Vitoria-Gasteiz
  • Termografia Calle Castillo de Fontecha 37, Vitoria-Gasteiz
  • Termografia Calle Sebastian Fernandez de Leceta 1, Vitoria-Gasteiz

Youtube kanala

PROIEKTUA: ONDORIO LABUR BATZUK

Proiektu honekin eraikinetan pobrezia maila handia hautematen ari gara.

Gure nahia kezkagarriak izatea ez izan arren, Vitoria-Gasteizen jende asko oso egoera txarrean dago, gaur egun haien etxean konforta mantentzeko behar diren energiak ezin baitituzte ordaindu (familiaren errentaren %10a berotze energiak ordaintzeko erabiltzen baitute). Gainera, energien kostuaren igoerarekin, txirotasun energetikora gehituko diren familiak handiagotzen joango dira.

Neguan hainbeste energia termiko kontsumitzen duten eta udan aire-girotua piztu behar duten eraikinak izateak (etxebizitzak, bulegoak, lokal komertzialak, gizarte etxeak, udal eraikinak, ... eta beste asko) zerbait gaizki egiten ari garela erakusten gaitu.

Eta, honek, hiri-ekonomiaren hondamendia dakar.

Hau da, 3 logeladun etxebizitza batek (energia kontsumo oso baxuaren estandarraren arabera), urte baten buruan, berotze energian gehienez 200-300€ gastatu beharko lituzke (energia kontsumoak behera egiteko eguzki energiak kontutan hartu gabe). Etxebizitza bakoitzaren bataz besteko berotze energien gastua 1.200-1.500€-koa da; 2.000€ ordaintzen dituenak ere aurkitu dezakegu! Pentsa dezagun, energietan gastatzen dugun dirua hiritik kanpo doala eta PIB-ean dituen ondorioak gutxienekoak direla.

Eustat 2012-ren datuen arabera, Vitoria-Gasteizen 107.024 etxebizitza daude (30 urte baino gehiago eta 85m2 inguru dituztenak). Hauek energia kostu baxu baten alboan gehiegizkoa den baten ezberdintasunarengatik biderkatzen baditugu: 1.000€ x 107.024 etxebizitza bakoitzeko, urtero 107 milioiko ekonomia galerako emaitza lortu dezakegu. Bakoitzak behar dituen zuzenketak egin ahal ditu etxebizitzen %10-15-a utzik daudela dakigulako, eraikitako eremu guztian eskua sartu ezin dugulako, energia enpresek ere inpostak ordaintzen dituztelako (oso murriztuak), edota energien kontsumoaren bidez urtero 1.000€ baino gehiago edo gutxiago aurreztu ezin direla sinesten ez duelako.

50 milioi euroko aurrezpena bakarrik suposatuko bagenu ere, kopurua oso handia izango litzateke. Honek eraikitako eremuarentzat plan bat egiteak merezi duen hausnarketa bat egiteko balio beharko liguke; integrala, zentzuzkoa, anbizio handikoa eta hiriko industrian eta I+D+i-n oinarritutako plan bat alegia. Honekin, gainera, gaur egun energietan galtzen dugun dirua berreskuratzeaz gain, ikerketa eta soluzioen hedapenaren abangoardian kokatuko ginateke; teknologiak, sistemak, ezagupenak eta industria esportatzera helduz.

Alde batetik, berotze sistemarako energia termikoen kontsumoaren gaiaren gakoa hurrengoz ohartarazi eta jakitun izatean datza:

  • Gure eraikinak gaizki, edo oso gaizki lan egiten dute.
  • Hauen jarrera energetikoa asko hobetu daiteke (bizitegi-eraikinak, bulegoak, eraikin publiko edo pribatuak, gizarte etxeak, ospitaleak, ... izan arren)
  • Vitoria-Gasteizko klima energia kontsumo baxuzko eraikin bat edo bere burua aski duenak egiteko oso aproposa da. Ez du hainbeste hotzik egiten, eguzki ordu nahiko ditugu, eta udan tenperatura 22-24ºC-tik 3 edo 4 egunen buruan gehienez jaitsi egiten da
  • Energia merkeetarako sarrera gero eta zailagoa izango da.
  • Biztanleriak duen energien gastua asko jaisteko neurriak aurreikusi behar dira hauek beste alor batzuen erabilpenetarako biltzeko (nekazaritza, industria, garraioa).
  • Gaur egungo arautegiak kontsumo baxua duten etxebizitza eredu estandar bat lortzeko oso urrun daude.
  • Beharrezkoak diren ekintzek ekonomia estrategietan pentsatzera bideratzen gaituzte:
    • non hedapena, lanpostuen segurtasuna eta birgaitzeen kostura (ekonomikoak, ingurumenekoak, gizartekoak, ...) bideratuta dauden I+D+i-a, produktuen idustrializazioa edota material eta osagaiak baloratzen diren.
    • produktuak eta materialak hirian bertan hedatu eta produzitzeko estrategiak.
    • ondasun publikoko enpresa energetiko bat sortzeko estrategia, beste estrategia eta ekintzak hedatu eta bultzatzeko balioko lukeena.
  • Azkenik, krisiari eta energien kontsumoaren arazoari aurre egiteko, eremu publikoak hobetzeko edota auzoak biziberritzeko erremintak sortzea funtsezkoa da, hiritarrak entzuteko eta hauek parte hartzeko balioko luketenak.

Badakigu etxebizitzen energien xahutzeak konponbidea daukala, baita soluzio honek ekonomiarako, ingurugirorako eta hiri eta hiritarrentzako abantaila ugari dituela ere.